Espainiako ziklo-kros txapelketan parte hartuko dute gaur Iruritako Ivan Villoriak eta Saldiasko Ugaitz Otxandorenak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 8a, 08:00

Kadete eta junior mailako Espainiako ziklo-kros txapelketa jokatuko da gaur Torrelavegan (Kantabria) eta Nafarroako selekzioarekin ariko dira Iruritako Ivan Villoria (CC Ermitagaña) eta Saldiasko Ugaitz Otxandorena (CC Villaves). Beraiekin batera, Mikel Regil (CC Burunda) eta Aimar Tadeo (CC Aralar) ere ariko dira. Atzo entrenamendua eta zirkuitua ezagutzeko aukera izan zuten eta gaur izanen dute konpetizioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun