Gogor Langileon Defentsa Antolatu taldeak elkartasun kontzertuak antolatu ditu urtarrilaren 10ean Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 8a, 20:00

Sarrerak urtarrilaren 9a arte gogorlangile@gmail helbidera idatziz edo egunen bertan leihatilan 12 euroren truke eskuratu daitezke.

Gogor Langileon Defentsa Antolatua 2020ko konfinamenduan zehar sortu zen. Arduradunen hitzetan «krisialdiaren ondorio latzenak langileriak pairatzen ditu eta gure bizitzen kontrola eskuratzeko tresnak martxan jartzea da gure helburu nagusia».

Beraien eginkizuna aurrera eramateko hainbat egitasmo martxan paratu dituzte. Elikagai Bankua izan zen martxan paratu zuten lehen egitasmoa eta gaur egun, «Sakana zein Larraunaldeko 77 pertsonek jasotzen dute janaria» antolakuntza honi esker, «bertze 33 lagun itxaron zerrendan egonik». Dinamikari indarra emateko hiru saskiren zozketa antolatu dute eta zozketaren egunean, urtarrilaren 10ean, Eñaut Elorrietak eta Zea Mays taldeko Aiorak eta Pitik kontzertuak eskainiko dituzte Lekunberriko kiroldegian 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun