Oinarrizko zerbitzuen enpresek ezin izanen dute 902 eta 901 telefonorik erabili bezeroen arretarako

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 3a, 11:00

Facua kontsumitzaileen elkarteari kasu eginez, Espainiako Ministroen Kontseiluak legea aldatzea onartu zuen joan den astean. Aldaketa horren ondorioz, 902 eta 901 linea garestiei amaiera eman zaie eta oinarrizko zerbitzuak (argindarra, gasa, garraioak…) eskaintzen dituzten enpresek gainkosturik ez duten telefono zenbakiak jarri beharko dituzte euren bezeroei arreta emateko.

FACUA Consumidores en Accion elkarteak legegintzaldia hasi zenetik Alberto Garzon Kontsumo ministroari egindako aldarrikapenen ostean, interes orokorreko oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek doako lineak eskaini beharko dituzte aurrerantzean.

Doako telefonoak eskaini beharko dituzten enpresak

Doako telefonoak izan behar dituzten enpresak hauek dira: ura, gasa, elektrizitatea, finantzak, aseguruak, zerbitzu-postalak, garraioak, osasuna, saneamendua edo hondakinak. Orain arte, telekomunikazio konpainiak eta energia konpainiak bakarrik zeuden erabiltzailearentzat kosturik gabeko zenbakiak edukitzera behartuta.

Facua-k adierazi duenez, erne egonen da legea ez bada bete salaketa egiteko eta kontsumitzaileei ohartarazi diete aurreratzean 902 eta 901 lineetara deitzera behartuta baleude, deiagatik ordaindu dutena erreklamatu ahal izanen dietela enpresei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun