Erretiratuen elkarteek ordenagailuak eta Internetera konektatzeko gailuak erosteko dirulaguntzak hartu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 3a, 09:30

Nafarroako Gobernuak 153.864 euro banatu ditu Nafarroako 109 erretiratuen elkarterentzat,  horietatik 5 gure eskualdekoak. Diru hori adinekoei teknologia berriak hurbiltzeko eta euren gaitasun digitalak garatzeko erabili beharko dute onuradun izan diren elkarteek.

Dirulaguntza hauek ordenagailuak, tabletak, mugikorrak eta Interneten sartzeko instalazio-gastuak erosteko erabili dituzte.

Elkarteak eta dirulaguntzak

Arkupeak Elkartea 1.980 €
Leitzako erretiratuen elkartea 1.890 €
Urdazubiko erretiratuen elkartea 1.732 €
Etxalarko Larraburua elkartea 816 €
Lesakako San Fermin elkartea 550 €

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun