Gazte plana osatzeko gazteekin bi saio ireki eginen dituzte Leitzan eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 19a, 10:30

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bultzatuta, irailean hasi ziren eskualdeko gazte plana idazten. Orain, planifikazio fasean sartuta, gazteei bideratutako bi saio eginen dituzte: astelehenean, abenduak 21, Leitzan eginen dute, Leitzako eta Aresoko 12 eta 30 urteko gazteei zuzendua. Bigarrena, asteazkenean, abenduaren 23an, Goizuetan izanen da, Goizueta eta Aranoko gazteentzat.

Leitzaldeko gazte plana osatzeko prozesuarekin aurrera segitzen dute. Hasteko, gazteen errealitatea ezagutzeko diagnostikoa osatu dute, eta horretarako gazteek galdetegi bat bete dute eta hainbat elkarrizketa egin dituzte azaroan. Orain, berriz, planifikazio fasean sartu dira eta gazteekin bi saio egiteko asmoa dute heldu den astean.

Aurrenekoa, astelehenean, abenduaren 21ean, 18:00etan Leitzako Herri Aretoan eginen dute eta hori Leitza eta Aresoko 12 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua izanen da. Bigarrena, berriz, asteazkenean, abenduaren 23an, 18:00etan Goizuetako Udaletxean eginen dute, Goizueta eta Aranoko gazteentzat. Saio horien bidez gazteen ekarpenak bildu nahi ditu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta horregatik, gazteei saio ireki horietan parte hartzeko deia egin die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun