Pupitre isolatuak irudikatzeko deia egin du Hatsak elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 11a, 08:00

Haurren egoera zein den ikusarazteko eta haurren beharretara egokitutako protokolo bat aldarrikatuz, pupitre isolatuaren ekimena abian jarri du Hatsa elkarteak, Baztan-Bidasoko Hezkuntza Komunitate Batzarrak. Eman diezaiegun haurrei arnasa lelopean, ekimenaren bat egiteko herriz herri irudi isolatu hori irudikatzeko deia egin du elkarteak, argazki edo bideo bat eginez.

Egindako argazkia edo bideoa abenduaren 14tik 18ra hatsabatzarra@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu du. Ondotik, sare sozialetan partekatu eta komunikabideetara bidaltzeko asmoa dutela adierazi dute elkartetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun