Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi Txikia IV.a, Aitzol Atutxa eta Jon Irazuk lortu dute final nagusirako txartela. Lehen mailako sei aizkolariez gain, bertze zortzi aizkolarik lehen mailarako igoera lortzeko lehia izanen dute: Eneko Saralegi leitzarra eta Asier Pellejero aresoarra izanen dira eskualdeko ordezkariak eta beraiekin batera, Larrea III.a, Corchero, Jauregi, Aratz Mugertza, Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Julen Kañamares ariko dira.