Nafarroako tokiko saltokiek online saltzeko Toptopa.shop webgunea sortu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 9a, 19:00
Guztira 46 establezimendutako produktuak eta zerbitzuak klik bakarrean daude eskuragarri.

Nafarroako tokiko 46 saltokik Toptopa.shop webgunea sortu dute, bertako produktuak online saldu eta bezeroek etxetik bertatik erosi eta disfrutatu ahal izateko. 

Denok bat federazioa osatzen duten Nafarroako tokiko saltokiek, Cederna Garalur federazioarekin lankidetzan eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntzaz, on-line salmentarako plataforma bat diseinatu eta garatu dute: Toptopa.

Toptopa webgunearen bidez, saltoki txiki eta hurbilei, bertako produktuak saltzen dituztenei, ostatuei zein zerbitzuei online salmenta katean sartzeko aukera eman nahi izan diete, haien produktuak eta zerbitzuak eskura jarriz eta ezagutaraziz.

Plataforman guztira 46 establezimendutako produktuak bildu dituzte: Sakanako 11, Berako 9, Doneztebeko 8, Lesakako 7, Baztango 7, Leitzako 2 eta Arrotxapeako bertze bi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun