100 bat gazte bildu ziren atzo Lesakan «abenduak 6, ezer ez ospatzeko» manifestazioan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 7a, 14:00

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Lesakan eta antolatzaileek adierazi dutenez, mendialdeko 100 bat gazte bildu ziren «Espainiar Konstituzioaren Egunari planto egin eta independentzia» aldarrikatzeko. 

Hori baino lehen, Baztango Gaztetxetik abiatuta, 15:45ean auto karabana antolatu zuten eta 17:00etan Lesakan egiten zuten manifestazioarekin bat egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun