Arizkungo eta Etxalarko bi zerri-haztegi saritu dituzte Porc d'Or sariketan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 30a, 20:10
Arizkungo Irigoien-Rekarte zerri-haztegiak bi sari irabazi ditu bi kategoria desberdinetan.

Joan den ortziralean banatu zituzten aurtengo Porc d'Or sariak. Aurten 48 sari banatu dituzte 5 autonomia-erkidegotako 40 zerri-haztegiren artean, eta 48 sari horietatik hiru sari Baztan-Bidasoko bi haztegik irabazi dituzte. Bi zerri-haztegi hauek lehenbiziko kategorian lehiatzen ziren, 200 zerrama bitarteko ustiategiak biltzen dituen kategorian.

Zehazki, Arizkungo Irigoien-Rekarte zerri-haztegiak bi sari eskuratu ditu: zilarrezko saria Erditze-Tasaren kriterioan eta brontzezkoa bizitza-luzeraren kriterioa kontuan hartuz. Etxalarko Mikel Irigoien Irazokik, aldiz, zilarrezko saria eskuratu du zerrien bizitza-luzeraren kriterioan.

Sari horiek BDporc-i, Espainiako Txerriaren Erreferentziazko Datu Bankuari, atxikitako zerri-haztegiei ematen zaizkie. Aurtengo edizioan, Porc d 'Or sariek 1.000 etxalde inguru eta arraza zuri-iberiarreko 1.100.000 zerrama baino gehiago aztertu dituzte, guztiak BDporc-era atxikita, irizpide arautzaileetan eta sarien araudian oinarrituta.

Mikel Irigoien Irazokik irabazi du zilarrezko saria 'bizitza-luzera' kriterioan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun