Irache Kontsumitzaileen Elkartearen aholkuak Eguberrietarako erosketak egiterako garaian

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 29a, 14:00
Gasturik handiena 65 urtetik gorakoek egiten du, bataz bertze 363 euroko gastuarekin eta txikiena, berriz, 30 urtetik beherakoek, bataz bertze 234 euro gastatuz.

Irachek, Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak, Eguberrietako erosketak aitzineratzeko gomendatu du. CIES-ek egindako inkesta baten arabera, nafar bakoitzak, batezbertzeko, 327 euro gastatuko ditu egun horietan. Iaz baino 51 euro gutxiago.

Pandemiaren eraginez, ziurgabetasun handiagoa kontsumitzerako orduan

Pandemiak kontsumoan izan duen eragina ikusita, baliteke bataz bertzeko gastuaren beherakada are handiagoa izatea. Kantarren txosten baten arabera, biztanleen %40k kontsumo-maila murrizteko unea dela uste du. CIES-en datuen arabera, nafartarren %60k 300 euro baino gutxiago gastatzea aurreikusten du; %28k, 300 eta 600 euro artean; %8k, 600 eta 900 euro artean; %2k, 900 eta 1.200 artean; eta beste %2k, 1.200 euro baino gehiago.

Gasturik handiena 65 urtetik gorakoek egiten du, bataz bertze 363 euroko gastuarekin eta txikiena, berriz, 30 urtetik beherakoek, bataz bertze 234 euro gastatuz.

Irachek, egun horietan ere, jarrera kritikoa izateko eta  arduraz kontsumitzeko aholkatu du, eskaintza komertzial bete-betean sinetsi gabe. Era berean, gogoratu behar da tokiko establezimenduetan erosketak egiteak tokiko ekonomikoa mantentzen laguntzen duela.

Aitzinetik planifikatzea, funtsezkoa

Eguberrietan erosketak arduraz egiteko, funtsezkoa da aitzinetik erosi  nahi dena planifikatzea. Erosketak egiteko denbora hartzea ezinbertzekoa da eta, lehen lehenik, erosi nahi diren produktuen zerrenda bat egitea komeni da.

Prezioen garestitzea

Eguberriak hurbiltzen diren heinean prezioek nabarmenki goiti egiten dute eta, egun seinalatuetara hurbildu ahala, zailagoa da igoera horiek saihestea.

Eguberrietako erosketak egiteko zenbait jarraibide

  • Tokiko dendei lehentasuna eman.
  • Gastu muga duen erosketa zerrenda.
  • Prezioak alderatu.
  • Denboraz erosketak egin.
  • Jende pilaketa eta ilarak saihestu.
  • Arreta berezia eskaintzekin.
  • Etiketak ongi irakurri eta itzulketen berri galdetu.
  • Arreta berezia erosketa finantziaketekin.
  • Erosketa agiriak gorde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun