Bidasoko Artisauen Elkarteak hainbat azoka antolatu ditu abenduan egiteko

Argitsu elkarteak abenduan hiru hitzordu prestatu ditu.

Argitsu elkarteak hiru azoka egun antolatu ditu abenduan egiteko, zehazki, abenduaren 3an, 6an eta 20an.

Baztan-Bidasoko artisauak elkartzen dira Argitsu elkartean eta bertako produktuak saltzeko azokak eginen dituzte Elizondon, Erratzun eta Lesakan. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

  • Abenduaren 3an, ortzegunean, Elizondon.
  • Abenduaren 6an, igandean, Erratzun.
  • Abenduaren 20an, igandean, Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun