Mendialdeko buruz buruko pilota txapelketako zortzigarren jardunaldiko partidak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 27a, 09:00
Eskuinean Goizuetako Umore Onako Adur Sagardui pilotaria.

Gaur, ostirala, lau partida jokatuko dituzte Goizuetan; bihar, larunbata, Lekunberrin bederatzi partida iragarri dituzte eta igandean, zortzi partida jokatuko dituzte Leitzan. Osasun egoera tarteko, frontoiko ateak itxita izanen dira, eta ikuslerik gabe.

Goizuetako Umore Ona, Leitzako Aurrera eta Larraun eta Araxes pilota eskolek elkarlanean antolatutako Mendialdeko buruz buruko bigarren pilota txapelketak aurrera jarraitzen du. Gaurtik igandera bitarte zortzigarren jardunaldiko hainbat partida jokatuko dituzte, final-laurdeneko partidak batzuk eta ligaxkako partidak besteak.

Goizuetan ostiral arratsaldean
18:00etan hasiko dira gaur Goizuetako pilotalekuan jokatuko diren lau partidak. Kimuen hirugarren mailako final-laurdenak izanen dira guztiak.

  • J. Alsua (Umore Ona)A. Gereño (Aurrera).
  • O. Zabaleta (Aurrera) - B. Legarra (Larraun).
  • M. Garmendia (Umore Ona) - A. Lekuona (Larraun).
  • I. Sotil (Araxes) - E. Aranberri (Umore Ona).

Lekunberrin larunbat goizean
Esku-pilotako partidez gain, pala txapelketako partidak ere jokatuko dituzte bihar Lekunberrin. 10:00etan hasitako guztira bederatzi partida iragarri dituzte.

  • Palaz 1. mailan, Saralegi etaBerekoetxea (Larraun)- Artazxoz eta Otxoa (G. Pilota).
  • Palaz 2. mailan, Saraguet eta Igoa (G. Pilota)- Espinal eta Gorostiaga (Mendillorri).
  • Seinen 1. mailan, final-laurdenak, A. Goikoetxea (Larraun)- M. Zurutuza (Umore Ona).
  • Seinen 1. mailan, final-laurdenak, E. Jaka (Larraun) - M. Lekuona (Aurrera).
  • Seinen 1. mailan, final-laurdenak, I. Andiarena (Aurrera) - E. Satrustegi (Araxes)
  • Seinen 1. mailan, final-laurdenak, A. Sagardui (Umore Ona) - A. Azpiroz (Larraun).
  • Haurren 3. mailan, ligaxkako partida, B. Izagirre (Larraun) - Ja. Sotil (Araxes).
  • Haurren 3. mailan, ligaxkako partida, E. Larreta (Larraun) - I. Hernandorena (Larraun)
  • Gazteen 1. mailan, ligaxkako partida, A. Iriarte (Larraun) - E. Goikoetxea (Aurrera).

Leitzan igande goizean
10:00etan hasiko dira Leitzako pilotalekuan hasiko diren Mendialdeko txapelketako partidak. 10:00etan hasita zortzi lehia jokatuko dituzte.

  • Haurren 1. mailan, ligaxkako partida, X. Telletxea (Aurrera) - J. Arregi (Aurrera).
  • Haurren 1. mailan, ligaxkako partida, U. Erdozia (Aurrera) - M. Martinez (Aurrera).
  • Kimuen 1. mailan, final-laurrdenak, E. BIdart (Aurrera) - O. Ijurko (Larraun).
  • Kimuen 1. mailan, final-laurdenak, A. Zubillaga (Aurrera) - O. Alkorta (Aurrera).
  • Kimuen 1. mailan, final-laurdenak, A. Balda (Larraun) - A. Ugartemendia (Aurrera).
  • Kimuen 1. mailan, final-laurdenak, J. Baleztena (Aurrera) - H. Sagastibeltza (Aurrera).
  • Gazteen 1. mailan, ligaxkako partida, A. Eguzkiza (Larraun) - A. Arraras (Aurrera).
  • Kadeteen mailan, lagunarteko partida, Goldarazena eta Ezkurdia (Larraun) - Mateorena (Aurrera) eta Elizegi (Umore Ona).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun