Hala ere, Gizarte Zerbitzuek «bertze gauzak batzuk egiteko aprobetxatu dutela aldarrikatu dute». Horien artean, «nerabeei zuzendutako bideoa eta eskoletako ikasleentzako txapak eta boligrafoak» banatu dituzte.
Bideoa, Malerrekako eta Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek elkarlanean sortu dute, eta helburua, sare sozialen erabileraren inguruko hausnarketarako tarte bat egitea da. Izan ere, sortzaileek adierazi bezala «hauen erabilera egunerokotasuneko iturri bilakatu zaigu, non, askotan, ez garen gai pantailen aurreko mikromatxismoak, diskriminazioak eta gutxiesteak detektatu eta salatzeko». Hori dela eta, «sare sozialek nerabeengan duten kontrolean» paratu nahi izan dute begirada, «guztion esku baitago harreman sanoak garatu eta errespetuan oinarrituriko erlazioak sendotzea».