Baztan-Bidasoko XVIII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak urriaren 16an hasi zituzten eta, hiru egun beranduago, Nafarroako Gobernuak ostalaritzaren itxiera agindu zuen, «hasieran 15 egunerako aurre ikusitako neurria, gero luzatuz joan dela» gogorarazi dute antolatzaileek. Azaroaren 26tik aitzinera terrazak ireki badaitezke ere «gure jatetxeak ireki ezin ditugula» azaldu dute eta «oraindik zabaltzeko datarik ez dugu, eta zabaldu ahal izanez gero ere edukiera murriztuak izanen dituztela» gaineratu dute.
Gauzak horrela «pena handiaz baina erantzukizunez jokatzearren 2020ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak bertan behera uzteko» erabakia hartu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!