Abenduaren 13an, beraz, eguerdiko hamabietan izanen dute hitzordua Bilboko Bilbao Arenan eta egun horretan 400 ikuslerentzako edukiera izanen dela aurreikusi dute.
Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi Txikia IV.a, Aitzol Atutxa eta Jon Irazuk lortu zuten final nagusirako txartela. Sailkatutako lehen mailako sei aizkolariez gain, bertze zortzi aizkolarik lehen mailarako promozioa lortzeko lehia izanen dute: Eneko Saralegi leitzarra eta Asier Pellejero aresoarra izanen dira eskualdeko ordezkariak eta beraiekin batera Larrea III.a, Corchero, Jauregi, Aratz Mugertza, Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Julen Kañamares ariko dira.