Felix Buff musikariak 'Rüdiger' bakarkako proiektua aurkeztuko du

Ttipi-Ttapa 2020ko azaroaren 25a

'Rüdiger' Felix Buff bateriajolearen lehen bakarkako proiektua da.

Sarako Usopop disketxe indepedentearen eskutik azaroaren 27an bere bakarkako musika proiektua aurkeztuko du beratarrak.

Eszenatoki gainean esperientzia handia du Buffek, bertzeak bertze: Willis Drummond, Joseba Irazoki Eta Lagunak, Botibol eta bertze hainbeertze taldeen baterijolea izan da. 

Oraingo honetan, 8 kantaz osatutako bakarkako diskoa aurkeztuko du non garai gabeko brip pop, Australiako psych-rock eta 90's donuak nahastuko dituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun