Aitzinerago jokatuko den bertze finalerdian parte hartuko du Oier Larretxea beratarrak, Xuban Kañamares V.arekin bikoa osatuz. Unai Zabala eta Markel Zapiainek eta Ibai Soroak eta Ibon Garaiburuk ere parte hartuko dute bigarren finalerdi horretan.
Igandean Pobesen jokatuko den jaialdian, binakako harrijasotze txapelketan ariko dira Jokin Eizmendi eta Gorka Etxeberria. Bina minutuko txandetan ariko dira 175 kiloko harri laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin.