Nafarroan gripearen kontrako txertaketa kanpaina luzatuko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 21a, 12:00
Nafarroan iaz 15.576 herritarri diagnostikatu zioten gripe arrunta eta horietatik 17 hil egin ziren.

Dagoeneko 164.200 pertsonek hartu dute gripearen kontrako txertoa, iaz baino %50 gehiagok. Erronka gripearen aurkako babes kolektiboa sendotzea da, Covid-19ak markatutako testuinguru honetan, bi gaitzen batuketak ospitaleak kolapsatzeko arriskua baitakar.

Aurten txertaketa kanpaina bi astez luzatuko dute, abenduaren 15era arte. Arrisku taldeetako herritarrak txertatzea lehentasun izaten segituko du: 60 urtetik goitikoak, haurdun daudenak eta eritasun kronikoak dituztenak. Hala ere, kanpaina Nafarroako herritar guztiei zabaltzea erabaki dute osasun agintariek. Hau da, edozeinek eska dezake, nahi izanez gero, txertoa paratzea. Eginkizun honetarako, norberak bere osasun etxera deitu beharko du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun