Zehazki, 52 lagunek parte hartu dute: 45 emakumek eta 7 gizonek. Parte-hartzaileen artean, 32 Nafarroako Mendialdeko erakundeetako ordezkariak ziren. Saioen moderatzailea Murgibe enpresa izan zen eta bertaratutakoen parte-hartzea sustatuko hurbileko hainbat adibide praktiko erabili zituen.
Hitzaldiek egun, oraindik ere, gizarte garaikideetan errotuta dauden portaera sexistak eta mikromatxismoa agerian paratu zituen. Saioaren bigarren zatian, genero-indarkeria motak, genero-indarkeriaren zikloa eta hau prebenitu ahal izateko aholkuak eskaini zituen.
Ikastaro hau emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuen deialdian txertatzen da. Zehazki, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sustatutako Kontziliaziorako Tokiko Itunak programaren barruan eta honek eskaintzen duen diru laguntzarekin.