Ohian Larretxea eta Joxean Etxeberria ariko dira Urrezko Aizkolari Kopako hirugarren kanporaketan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 12a, 12:00
Zigako Joxean Etxeberria TrebiƱun ariko da igande eguerdian.

Kañamares IV.a eta Amundarainekin batera ariko dira igande eguerdian Albainan (Trebiñu)

Urrezko Aizkolari Kopako hirugarren kanporaketa jokatuko dute azaroaren 15ean, igandean 12:00etan Albainan, Trebiñuko konterrian. Lau aizkolari ariko dira lehian: Berako Ohian Larretxea, Zigako Joxean Etxeberria, Oier Kañamares IV.a eta Txomin Amundarain. Hurrengo kanporaketara sailkatzeko txartel bakarra izanen dute jokoan.

Aitzinetik jokatutako bi kanporaketetan Xabier Zaldua eta Julen Olano leitzarra nagusitu dira.

Aizkolariez gain, harri-jasotzaileak eta lasto altxatzaileak ere ariko dira Albainan. Binakako harriijasotzaile txapelketan Julen Diaz arabarra eta Mikel Lopetegi Urra gipuzkoara ariko dira, bi minutuko txandetan, 175 kiloko laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin.

Bukatzeko, lasto-altxatze erakustaldia eginen dute Garbiñe Lopez de Uralde eta Ruth Linaza arabarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun