Mendialdeko buruz buruko pilota txapelketako seigarren jardunaldiko partidak ostiral eta larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 12a, 18:00

Osasun egoera dela eta, ateak itxita jokatuko dituzte partidak, ikuslerik gabe. Ostiral arratsaldean Goizuetan, larunbat goizean Lekunberrin eta larunbat arratsaldean Leitzan izanen dira partidak.

Leitzako Aurrera eta Goizuetako Umore Ona pilota elkarteek, Araxex eta Larraun pilota eskolekin elkarlanean antolatutako Mendialdeko Buruz Buruko II. Pilota Txapelketa asteburu  honetan berrartuko dute. Seigarren jardunaldiko partidak ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte, baina, aipatu bezala, ikuslerik gabe.

Goizuetan ostiralean

Ostiral honetan, azaroaren 13an, 17:00etatik aitzinera hiru partida jokatuko dituzte:

  • Seinen 1. kategorian, I. Andiarena (Aurrera), A. Sagarduiren (Umore Ona) aurka.
  • Kimuen 2. kategorian, G. Viana (Larraun), A. Sagarduiren (Umore Ona) aurka.
  • Kadeteen 1. mailan, U. Ugartemendia (Aurrera), E. Elizegiren (Umore Ona) aurka.

Larunbat goizean Lekunberrin

Larunba honetan, azaroaren 14an, 10:00etan hasiko dira Lekunberrin jokatuko dituzte partidak. Guztira zazpi lehia jokatuko dituzte. Ez dira denak Mendialdeko txapelketako partidak izanen, tartean Nafarroako Kirol Txapelketako (NKT) partidak sartu baitituzte.

  • NKT, gizonezko helduen 2. kategorian, Galartza-Galartza (Larraun), Martikorena-Etaioren (Ultzama) aurka.
  • NKT, gizonezko helduen 2. kategorian, Ariztegi-Ballarena (Txaruta), Lazkoz-Maiaren (Esteribar) aurka.
  • NKT, gizonezko helduen 2. kategorian, Murillo-Gorrotxategi (Ultzama), Lansalot-Gurrearen (Larraun) aurka.
  • Seinen 1. kategorian, E. Jaka (Larraun), A. Azpirozen (Larraun) aurka.
  • Kimuen 3. kategorian, B. Legarra (Larraun), I. Sotilen (Araxes) aurka.
  • Haurren 3. mailan, E. Larreta (Larraun), B. Izagirreren (Larraun) aurka.
  • Haurren 3. mailan, J. Sotil (Araxes), I. Hernandorenaren (Larraun) aurka.

Larunbat arratsaldean Leitzan

Larunbat arratsaldean, azaroaren 14an, 16:30etik aurrera Leitzan emanen diote segida txapelketari. Zortzi partida jokatuko dituzte eta horietako bat Nafarroako Kirol Txapelketakoa izanen da.

  • Kimuen 3. kategorian, O. Zabaleta (Aurrera), A. Gereñoren (Aurrera) aurka.
  • Kimuen 1. kategorian, H. Sagastibeltza (Aurrera), E. Bidarten (Aurrera) aurka.
  • Kimuen 1. kategorian, O. Alkorta (Aurrera), O. Ijurkoren (Larraun) aurka.
  • Kadeteen 2. kategorian, H. Lizarraga (Aurrera), A. Ijurkoren (Larraun) aurka.
  • NKT, emakumeen 1. kategorian, Agirre (Aurrera), Aldaregiaren (Irurtzun) aurka.
  • Haurren 1. mailan, X. Telletxea (Aurrera), M. Martinezen (Aurrera) aurka.
  • Haurren 1. mailan, I. Dorronsoro (Aurrera), J. Arregiren (Aurrera) aurka.
  • Kadeteen 1. mailan, E. Mateorena (Aurrera), J. Sotilen (Larraun) aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun