Ibon Fernandez Iradi presoak positibo eman du Covid-19an eta sintomak ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 12a, 20:00
Egoera salatzeko eta larriki gaixo diren presoen etxeratzea eskatzeko kontzentrazioa deitu zuen atzo Sarek. Argazkia: Sare.

Ibon Lannemezango espetxeko ziegan isolatu dute. Presoak esklerosi anizkoitza duen arren, frantziar auzitegiek bere askatasuna ukatu dute behin eta berriro.

Fernandez Iradik bizi duen egoeragatik Bake Bideak eta Sarek, kezka adierazi dute, baita Lannemezanen espetxeratuta dauden eta kutsatuak izan daitezkeen bertze euskal presoengatik.

Ibon Fernandez Iradik gaixotasun larria duen arren, oraindik ere preso segitzen duela gogoratu du Sarek, Pariseko kondenen kudeaketa auzitegiak iaz bere kondenaren suspentsioa onartu bazuen ere, fiskaltzaren eta Pariseko Dei Gorteen ezezkoarengatik espetxean mantendu dutelako.

Bake Bide eta Sarek presoaren egoera «larriki» okertu eta gero, «arduraz» jokatu eta Fernandez Iradi berehala aske uzteko eskatu diote Gobernu frantsesari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun