Egoera sozioekonomiko ahulean daudenek maskarak dohainik eskuratu ahal izanen dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 12a, 16:00

Ekimena astelehenetik aitzin, azaroak 16, abiatuko da.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Botikarien Elkargoak lankidetza sinatutako hitzarmenaren arabera, datorren astelehenetik aurrera, pertsona bakoitzeko hilean 10 maskara banatzeko hasiko dira.

Zehazki, Osasunbidek farmazietan osasun-txartela aurkeztuta eta errezeta elektronikoaren bidez pertsona bakoitzari hilero 10 maskara emanen zaizkio. Maskaren banaketa bortz hilean behin eginen da.

Baldintzak

Maskara hauek egoera sozioekonomiko ahula duten eta 45 urte baino gehiago edo guraso bakarreko familiei esleituko zaizkie.

Hitzarmen hau datorren asteko astelehenean abiatuko da eta urtebeteko indarraldia izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun