Errenta txikiak dituzten eta udan ERTE egoeran egon diren 300 pertsona inguruk Nafarroako Gobernuari aparteko laguntza ekonomikoa eskatu diote

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 12a, 14:00
Dirulaguntza hau Estatuak ematen duen prestazioaren osagarri da.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 20an bukatuko da eta gehienez 450 euro jaso daitezke ordainketa bakarrean. 

Dirulaguntza eskatu nahi dutenek uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean 7 egun baino gehiago aldi baterako Enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean eta urtean 20.000 euroko errenta ez dute gainditu behar. baldintza hauek betetzen dituztenek 229,26 euroko batez bertzeko ordainketa bakarra jasoko dute, Estatuak ematen duen prestazioa osatzeko. Oraingoz, 298 pertsonek eskaera egin dute. Azaroaren 20ra arte dago irekita eskaera aurkezteko epea.

Nork eska dezake?

Helbide fiskala Nafarroan duten pertsonek uda denboraldian bitartean 7 egun baino gehiago aldi baterako Enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean egon direnek eska dezakete. Gainera, eskatzaileen 2019ko urteko errenta ez da 20.000 eurotik gorakoa izanen.

Lanaldia %50etik goitikoa bada, gehienez ere 450 eurokoa izanen da; lanaldi partziala edota %50etik beherakoa bada, gehieneko laguntza 300 eurokoa izanen da.

Nola egin behar da eskaera?

Eskaera baliabide telematikoen bidez egin behar da.

Zein dokumentazio aurkeztu behar dira?

Lan-kontratua, aurreko 12 hilabeteetako kotizazio-oinarrien txostena, aldi baterako Enplegu-erregulazioko espedientea eta lan-bizitzaren txostena (biak Gizarte Segurantzari eskatu behar zaizkio). 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun