Nafarroako Gobernuak 1.500 biztanletik beherako 32 herritako Haur eta Lehen Hezkuntzako jantokiei dirulaguntzak eman dizkie

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 11a, 20:00
Eskualdean hainbat ikasle izanen dira dirulaguntza honen onuradunak.

Nafarroako Gobernuak, guztira 100.000 euroko dirulaguntza ematea erabaki du gaurko bilkuran. Onuradunak ikastetxean bertan bazkaldu eta eskola-garraioa erabiltzen ez duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak izanen dira, 417 guztira.

Hemen segidan duzue gure lurraldean onuradun izanen diren herriak, bakoitzean hartuko duten diru eta ikasle kopuruarekin:

  • Amaiur: 3.357 euro, 14 ikasle.
  • Arantza: 9.831 euro, 41 ikasle.
  • Arizkun: 2.637 euro, 11 ikasle.
  • Azpilkueta: 2.637 euro, 11 ikasle.
  • Etxalar: 4.556 euro, 19 ikasle.
  • Goizueta: 2.637 euro, 11 ikasle.
  • Irurita: 5.515 euro, 23 ikasle.
  • Ituren: 5.035 euro, 21 ikasle.
  • Legasa: 3.357 euro, 14 ikasle.
  • Oronoz-Mugairi: 1.918 euro, 8 ikasle.
  • Zugarramurdi: 1.438 euro, 6 ikasle. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun