Nafarroako Elikagaien Bankuak «ahalegin» bat egiteko eskatu die nafarrei

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 12a, 10:00

Fundazioak urtero antolatzen duen bilketarik handiena aurten azaroaren 16tik 21era eginen dute.

Nafarroako Elikagaien Bankuak «bizi dugun garai zailen» aitzinean herritarrei «elkartasun ahalegin handia» egiteko eskatu die. Hitz hauek 2020ko Elikagaien Bilketa Handia hasi baino egun batzuk lehenago adierazi dituzte, eta kanpaina hau «zalantzarik gabe, fundazioaren 25 urteko historian garrantzitsuena» izanen dela adierazi dute.

Fundazioak urtero antolatzen duen bilketa handiena, aurten azaroaren 16tik 21era izanen dena, 2020an Covid-19k baldintzatuko du. Joaquin Fernandez Erasok, entitateko lehendakariak, berrikuntza gisa, aurten donazioak online bidez egin daitezkeela adierazi du. 

Nafarrek dendetan bertan Elikagai Bankurako nahi adina diru eman ahal izanen dute. Gainera, dohaintzak www.bancoalimentosnavarra.org webgunean egin ahal izanen dira. Diru-bilketan jasotako guztia elikagaiak erosteko erabiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun