Bihar bukatuko da Errigoraren saskiak eskatu ahal izateko epea

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 11a, 14:00

Ez galdu aukera eta lehenbailehen egin zure eskaria.

Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuez osatutako hiru saski eskaini dituzte eta bihar bukatzen da saski hauek  eskatzeko epea. 

Hiru saski
Hiru saski atera dituzte aukeran: beltza (betikoa), 50 euroko balioa duena, kanpaina honetako saski klasikoa; berdea (ekologikoa), 60 euroko balioa duena, produktu ekologikoz osatua eta zuria (berezia), 70 eurokoa, gutiziaz osatua. Horietako bakoitza bortz euro gehiago ordainduta, hau da, saski beltza eta Korrikaren katilua eskatuta (55 euro), 12,50 euroko ekarpena eginen zaio euskalgintzari eta 5 eurokoa AEKri; saski berdea eta Seaskaren egutegia eskatuta (65 euro), 15 euroko ekarpena euskalgintzari eta 5ekoa Seaskari; saski zuria eta haziak eskatuta (75 euro), 17,50 euroko ekarpena euskalgintzari eta 5ekoa Sortzeni. Eskaerak eta ordainketak online egin daitezke, errigora.eus webgunean. Hala moldatzen ez denak herriz herri banatu dituzten eskuorrien bidez egin ahal izanen du eskaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun