Euskarazko irakaskuntzara hurbiltzen diren familiei harrera eta laguntza eskaini eta horiek ahalduntzeko online guraso eskola ekimena martxan jarri dute Euskarabideak eta Nafarroako toki entitateek. Horretarako, euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko diren hiru zuzeneko emanaldi antolatu dituzte Iñaki Eizmendi, Nerea Mendizabal eta Julen Linazasoro adituekin.
Programa
Azaroaren 16an, seme-alabei euskararekin eta hizkuntzekin laguntzearen erronkaren inguruan arituko da Iñaki Eizmendi. Azaroaren 18an, Nerea Mendizabal adituak seme-alaben autonomia, motibazioa eta autoestimua sustatzeko baliabideak eskainiko dizkie familiei. Amaitzeko, azaroaren 25ean, euskarazko sareko baliabideak eta Google tresnen zein zibersegurtasunaren inguruan solastuko da Julen Linazasoro.
Saio guztiak 16:00etan euskaraz izanen dira eta 18:00etan, gaztelaniaz. Zuzenean, streaming, eskainiko dira Era Nafarroaren YouTube kanalean eta WhatsAppez zein YouTube kanalaren bidez galderak zuzenean egiteko aukera egonen da. Saioak doakoak izanen dira eta ez da aldez aurreko izen ematerik behar.
Ekimen honen antolatzaile, bertzeak bertze Baztango, Bortzirietako, Malerrekako eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateaak dira.