Lehen mailako osasun arreta zaintzeko eskatuz elkarretaratzeak eginen dituzte bihar ere

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 10a, 13:00

Asteazkenero bezala, lehen mailako osasun arretaren alde elkarretaratzeak eginen dituzte bihar, azaroak 11, eskualdeko hainbat osasun etxeren aitzinean. Urdazubi-Zugarramurdi eta Elizondoko kontsultategietan 09:30ean bilduko dira, Lesakako osasun etxearen aitzinean 10:00etan, Leitzako osasun zentroan 11:00etan eta Arizkun, Erratzu, Amaiur eta Azpilkuetako hitzordua Arizkungo kontsultategiaren aitzinean egina dute, 11:15ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun