Hiru astez 25 eta 50 euroko baleak zozketatuko ditu DenokBat Giltzariak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 9a, 17:00

Erosketa balea ezin da inolaz ere diruaz trukatu. Argazkian aurreko urteko edizioko lehenengo irabazlea.

Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako komertzianteak biltzen dituen DenokBat Giltzariak udazkeneko promozio berri bat egiten hasi da azaroaren 9tik 21era. DenokBat Giltzaria txartelarekin erosketak ordaintzen dituztenen artean azaroaren 16an eta azaroaren 23an 50 euroko 4 erosketa bale eta 25 euroko 8 erosketa bale zozketatuko dituzte. 

Zozketa astelehen goizetan eginen da eta bertan, aitzineko astean DenokBat Giltzarriarekin erosketa bat egin duen bezeroek parte hartuko dute. Irabazleei telefonoz dei eginen zaie eta telefonoz errandako saltokira joan beharko du balea jasotzera. Irabazleak azaroaren 28ra arte kanjeatu ahal izanen du balea DenokBat Giltzaria duen edozein saltokitan.

Irabazlearen izen-abizenak eta argazkia DenokBat federazioa osatzen duten elkarteen Facebooketan, DenokBat webgunean eta Xorroxin irratian argitaratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun