EHNEk nekazaritzako lurretan energia berriztagarrien makroplantak instalatzearen aurka azaldu da

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 10a, 16:00

EHNEk adierazi duenez, ez daude energia berriztagarrien aurka, trantsizio energetikoa aitzakitzat hartuta enpresa handiek egiten duten espekulazioaren aurka baizik.

EHNE-Nafarroak instalatu nahi diren energia berriztagarrien makro instalazioen aurka, nekazaritzako lursailak babesteko deia egin du.

Instalatu nahi den makro planta fotoboltaiko honek 7.500 azalera izanen luke. Honetarako, enpresa sustatzaileak tokiko eta gobernuko erakundeen baimenak lortzeko hainbat kudeaketa egiten ari dira. 

Sindikatuak Nafarroako Gobernuari nekazal lurrak babesten dituen eta eredu jasangarria oinarri duen lege bat aplika dezan eskatzen dio. Era berean, tokiko erakundeei mota honetako proiektuetan eta lan eskaintzen atzean ezkutatzen diren enpresek eskaintzen duten diru errazaren tranpan ez erortzeko, eta aldiz, autokontsumo proiektu txikiak sustatzeko gonbita luzatu dien, non herritarrak diren, irabazi asmorik gabe, energia-ekimen horien benetako bultzatzaile eta kudeatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun