Hezkuntza Departamentuak 420.000 euro aurreikusi ditu egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 8a, 13:00

Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira dirulaguntzen onuradun izan direnak.

Dirulaguntzak jantokia ordaintzeko, eskolako materialak erosi eta jarduera osagarrietan laguntzeko izanen dira. Funtsean, deialdiaren xedea egoera zaurgarrian dauden ikasleak laguntzea da eta ezberdintasun sozial, ekonomiko, kultural, geografiko, etniko edo antzekoak saihestea.

Epea eta zenbatekoa

Ikastetxeek azaroaren 26a arte aurkez dezakete eskaera. Eskaerak ikastetxeek aurkeztuko beharko dituzte Hezkuntzako Erregistro Orokorraren bidez.

420.000 euro horietatik, 300.000 euro jantokiko zerbitzurako erabiliko dira, gehienez ere, eta ikasle bakoitzeko 400 euro ordainduko dira. Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleen ekipamendu pertsonala hobetzeko 110.000 euro esleituko dira, ikasle bakoitzeko 150 euroko aurrekontuarekin. Azkenik, 10.000 euro gordeko dira alegazio edo erreklamazioak erantzuteko.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun