'Funtsezkoak', Nafarroa Koloretan markaren lehendabiziko sentsibilizazio kanpaina abian da

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 6a, 18:00

Protagonista «guztiz errealekin, ongailurik eta makilajerik gabe», Nafarroako migratzaileen historia kontatzen du lehen pertsonan

Bertze herrialde batzuetan jaiotako nafarrek COVID-19 pandemian izandako papera erakusten duen kanpaina da Funtsezkoak, Nafarroako Gobernuak Nafarroa koloretan markarekin egiten duen sentsibilizaziorako lehen publizitate kanpaina. Ortzegunean aurkeztu zuten ekimena prentsaurrekoan, datorren astelehenetik eta abenduaren hasiera arte ikusteko aukera izanen da.

Funtsezkoak 8 protagonista guztiz errealekin egindako kanpaina da, apaingarririk eta makillajerik gabe, eta haien lantokietan egin zaie erretratua. 8 pertsona migratzailek, beste herrialde batzuetan jaiotako nafarrek, beren historia lehen pertsonan kontatuko dute, Komunitateari egoera honetan baikortasuneko eta konfiantzako mezua bidaltzearekin batera: «Nafarroa gara, eta honetatik irtengo gara».

106.000 pertsona baino gehiagoren ikurrak

Funtsezkoak pertsonei ahotsa eta aurpegia jartzen dizkieten pertsonak atzerrian jaio eta Nafarroan bizi diren 106.000 pertsona baino gehiagoren ikur txiki bat dira, baita haien seme-alabena ere, «bigarren belaunaldi» bezala ezagutzen denarena; jaiotzez nafarrak diren arren, asko «kanpokoak» bezala ikusten saiatzen dira. Migratzaileak funtsezko jarduera deiturikoen aurrean egon dira eta daude (osasun-arlotik eta arlo soziosanitariotik hasi eta lehen sektorera, merkataritzara,… bitarte); baina funtsezkoak dira, oro har, Nafarroan komunitateari egiten dioten ekarpenarengatik.

Funtsezkoak kanpainaren bitartez ikur bilakatu diren 8 pertsonak hauek dira: Adil, Embara, Ermelinda, Iordan, Jacques, María Esther, Paola eta Zhicong.  Medikuntzan, adinekoen egoitzetan, ile-apaindegietan, landan, supermerkatuetan, okindegietan edo garbiketa-zerbitzuetan lan egiten dute. Denak nafarrak dira, nahiz eta bakoitza leku batean bizi… eta Marokon, Saharan, Guatemalan, Bulgarian, Bolivian, Ekuadorren edo Txinan jaio.

Kanpainaren edukiak kazetaritzako lan batean oinarritzen dira, argazki eta bideo eta guzti, eta protagonisten eguneroko bizimodu erreala islatzen du; halaber, elkarrizketa bat eginen zaie, haien lantokian, lasaiagoa, eta bertan haien jatorriak, kezkak eta ametsak ezagutu ahal izango ditugu. Martxoa eta ekaina artean alarma-egoerako hilabeteak nola bizi izan zituzten azalduko digute eta oraina eta etorkizuna nola ikusten duten. Material horietatik ondoren euskarri ezberdinetan jasoko diren lekukotzak atera ditugu.

Euskarri ugariko kanpaina

'Funtsezkoak' kanpaina presente egonen da inprimatutako eta ikus-entzunezko hedabideetan, kanpoko espazioetan eta sare sozialetan, azaroan zehar eta abenduaren hasieran.

Kanpaina prentsan estreinatuko da, larunbat honetan banatuko den 24 orrialdeko gehigarri bereziarekin. Gehigarrian, Nafarroara iristen den migrazioarekin loturiko alderdi ezberdinak zehaztuko dira, baina baita Nafarroatik bertze herrialdeetara egiten denarekin loturikoak ere; besteak beste, César Oroz, Jorge Nagore edo Joseba Beramendi Exprai-ren sinadurak ditu.

Datorren astean, irrati-kate nagusietan iragarkiak entzuten hasiko dira (13 ezberdin gazteleraz eta 8 euskaraz), protagonisten lekukotzetan oinarrituta; telebistako spotek ezaugarri bera dute, eta, kasu horretan, 8 gaztelaniaz eta 8 euskaraz prestatu dituzte.

Azaroaren 16tik aitzinera, kanpaina kanpoan ikus ahal izanen da. Prestatutako kartelak Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako markesinetan ikus ahal izanen dira, gaztelaniaz zein euskaraz; era berean, eskualdeko hiri-garraioko 7 autobusetan 'Funtsezkoak' kartelaren biniloa jarriko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun