Kamiolari bat atzeman dute kabinan kubata batekin

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 6a, 13:14

62 urteko kamiolaria da Elizondoko foruzainek atzeman dutena. Antza, Ipar Euskal Herriaren eta Nafarroaren arteko mugan paratutako errepideko kontrola saltatu du eta gero egindako proban ondorioztatu dute alkohol-tasa bikoiztuarekin ari zela gidatzen. Gehiago ere bai, whisky kubata bat topatu diote kabinan. 700 euroko isuna paratu eta zortzi puntu kendu dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun