Bigarren mailako finalean, Oberenako bi taldekide aritu ziren nor baino nor gehiago eta azkenean Oskozek 12-18 irabazi zion Oian Canabal igantziarrari.
Lehen mailako finalean, Irurtzun klubeko Anartz Olano aresoarrak eta Oberenako Iosu Iruritak jokatu zuten. Partida borrokatuan, Iosu Iruritak aurrea hartu zuen eta, azkenean, 18 eta 7 gailendu zen. Nolanahi ere, Anartz Olano aresoarra txapeldunordea da meritu handiko lana egin eta gero.