Nafarroako Parlamentuak ehizari eta arrantzari buruzko foru lege berri baten alde egin du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 4a, 15:00
Orain indarrean dagoen ehiza eta arrantza araudiarekin hainbat «desadostasun» daudenez, kontsulta publikoaren fasean dagoen bertze artikulu bat abian jarri dute.
Itziar Gomez kontseilariak agerraldia egin du Parlamentuan, Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko Foru Legearen artikulu guztiak garatzeko jardueren berri emateko. Lege hori 2013an eta 2014an aldatu zuten, hamabi artikulutan, baina araudiarekin «desadostasunak» dituzte oraindik, eta, horregatik, kontsulta publikoaren fasean dagoen lege berri bati ekin diote.

 

Itziar Gomez kontseilariak azaldutakoaren arabera, artikulu eta xedapen berriak barruti intentsiboei, barrutien gutieneko azaleraren salbuespenei eta ehiza babesteko behar adina zaintza-datu edukitzeko betebeharrari buruzkoak dira, ehiza antolatzeko planaren arabera.

Kontseilariaren arabera, «legea eguneratzeko beharra dago, horretan ari gara« eta «interesgarria izanen zen» Parlamentuko batzorde honetan ekarpenak jasotzeko batzorde txostengile bat martxan jartzea, lege proiektua idatzi baino lehen.

Kontseilariak azpimarratu duenez, «Legeak interes kontrajarriak jorratzen ditu», baina ehizak eta arrantzak «onurak» ekartzen dituzte eta, beraz, «momentuan momentuko beharrei erantzuteko gai izatea da helburua, betiere, legez eta bokazioz, natura-ingurunea bere osotasunean errespetatuz»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun