Uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean 7 egun baino gehiagoko ERTEa duten pertsonek aparteko laguntza eska dezakete

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 4a, 20:00

Laguntza eskatzeko epea azaroaren 12an bukatuko da.

Nafarroako Gobernuak atzo adierazi bezala, Covid-19a dela eta, uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean aldi baterako enplegu erregulazioan egon diren pertsonek, gehienez 450 euroko aparteko laguntza eskatu ahal izanen dute. Kalkuluen arabera, 3.000 langile izanen dira neurri horien onuradunak. 

Laguntza hau eskuratzeko baldintzak eta eskaera lotura honetan ikusi daitezke, eta izen-emateko epea azaroaren 20an amaituko da.

Eskubide Sozialetako Departamentuak 2.975.000 euroko inbertsioa aurreikusi du deialdi honetarako. Baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek dirulaguntza eskura dezaten, beharrezkoa bada, inbertsioa handitzeko aukera ez du baztertzen.

Ahal dela, eskaera telematikoa hobesten da

Deialdiaren oinarriek ezartzen duten bezala, eskaerak eta beharrezkoa den dokumentazioa, ahal dela, telematikoki aurkeztea eskatzen da Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoko  webgunean www.navarra.es

Eskaera egiteko, honako hauek aurkeztu behar dira: lan kontratua, aldi baterako enplegu erregulazioaren aurreko azken 12 hilabeteetako kotizazio oinarrien inguruko txostena eta lan-bizitzaren txostena (biak Gizarte Segurantzara eskatu behar dira); baita transferentzia bidez ordaintzeko eskaera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun