2024an Nafarroako biztanle guztiek gutienez 30 megabit segundoko Interneteko sarbidea izatea aurreikusi du gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 4a, 17:00
Helburua 200 eta 1.000 biztanle arteko herriek gutxienez 100 megako banda zabalerako sarbide izatea da.

Banda Zabalaren II. Planaren helburua 2024an Nafarroako biztanle guztiek gutienez 30 mega segundoko konexioa duen banda zabaleko sarbidea izatea da. Eginkizun honetarako Nafarroako Gobernuak hainbat eragile izanen ditu: toki entitateak eta mankomunitateak, telekomunikazio operadoreak, enpresa eta elkarteak, bertzeak bertze.

Unibertsitateko Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria den Juan Cruz Cigudosak Banda zabalaren II. Plana aurkezteko ekitaldia ireki zuen atzo goizean, eta Roberto Sanchez Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatuko idazkariak telematikoki parte hartu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun