Orain arte, PCR probak izan dira Covid-19 diagnostikatzeko tresna nagusia. Zifrei dagokionez, Nafarroan 1.000 biztanleko 522 proba egin dira. Antigenoen test berriak modu mailakatuan sartu dira, zentro bakoitzaren lan-karga eta gripearen aurkako txertaketa kanpainaren eragina kontuan hartuta.
Test berria banatzeko prozesua urriaren 12ko astean Sarriguren, Lodosa, Viana, Burgete, Cadreita eta Zarrakaztelun hasi zen. Hurrengo astean bertze eremu batzuetara zabaltzen jarraitu zuten, tartean, Leitza, Doneztebe eta Elizondoko osasun etxeetara. Hurrengo asteetan, gainerako Nafarroako osasun etxeek test berria jasoko dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!