Artzain Egunaren faltan 'Artzaintza, lehengaia' bideoa plazaratu dute Uharte Arakilen

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 1a, 11:00

Aurten krisi sanitarioaren ondorioz Uharte Arakilen Artzain Eguna ospatzea ezinezkoa denez, Aralar Mendi Elkarteak bideo bat grabatu du. Bideo horretan Artzain Eguna osatzen duten jarduera aipagarrienen ordezkariek hainbat alderdi azaltzen dituzte, hala nola haien bizimodua, egun horrekin duten harremana, zer erran nahi duen beraientzat Artzain Egunak, edo zer den jai hori ez egitea. Bideoan, azken urteetan garaile izan den Aresoko Antonio Alustiza artzainaren hitzak ere bildu dituzte.

Bideoaren helburua, ahal den neurrian, jaiaren helburuari eustea da: Nafarroako artzain guztientzat «omenaldi» bat izatea, antzinako lanbide honen zabalkunderako eta sustapenerako bide izatea eta euren produktuak ezagutzera ematen eta merkaturatzen laguntzea.

Grabaketa Labrit Multimedia enpresak egin du. Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Kirol Departamentuak diruz lagundu du, baita bertze erakunde eta enpresa laguntzaile batzuek ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun