Espainiako Gobernuak 12 milioi euro esleitu ditu N-121-A errepideko obretarako

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 30a, 11:00

Errepide hau 2-1 bide bihurtzeko prozesuan dago.

Espainiko Gobernuak Nafarroak Europako Berreskuratze Planetik 61 milioi «aurrez esleituak» dituela adierazi du.

Espainiako Gobernuak 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorretako 12 milioi euro N-121-A errepidean, Iruñetik Behobiara doan errepide arriskutsuan, jarduteko esleitu ditu. Proiektuaren aurrekontua 239.765 milioi eurokoa da, aurrekoak baino %10,3 gehiago, eta zifra honek Espainiara Europako Funtsetik emandako 27.000 milioi euro hartzen ditu bere baitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun