Nafarroako Gobernuak 2 milioi arteko dirulaguntzak banatuko ditu Covid-19ak bereziki kaltetutako nekazarientzako

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 31a, 13:00

Dirulaguntza hau, bereziki, produktuak zuzenean saltzen dituztenei, gasna edo esnekien artisau enpresei eta mahats ekoizleendako izanen da.

Dirulaguntza hau, bereziki, produktuak zuzenean saltzen dituztenei, gasna edo esnekien artisau enpresei eta mahats ekoizleei zuzendua dago.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 2 milioi euro bideratuko ditu Covid-19aren krisiak bereziki eragindako nekazariei eta enpresa txiki zein ertainei (ETE). Dirulaguntza hau, bereziki, produktuak zuzenean saltzen dituztenei, gasna edo esnekien artisau enpresei eta mahats ekoizleendako izanen da.

Eskaerak azaroaren 11 arte aurkeztu ahal izanen dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun