Urriaren 28an Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarritako konfinatze neurrien harira, Xilaba 2020 Bertsolari Txapelketa eteko erabakia hartu dute antolatzaileek.
Bertso txapelketak iraun duen artean «harrera ona» izan duela adierazi dute, bai parte-hartzaileen aldetik eta baita entzuleen aldetik ere. Ohar honen bidez, txapelketa hau egingarria izaten lagundu duten pertsona eta entitate guztiak eskertu nahi dituzte Bertsularien Lagunak elkarteak.