Iciar Mikelperizena pintoreak aurkeztuko duen saiora eskulangileak, artisauak, sukaldariak, margolariak, musikariak eta artistak gonbidatuko dituzte. Jarduera osatzeko, gonbidatuaren bizitza eta bertze gai interesgarri batzuk izanen dituzte hizpide. Saio berria azaroan hasi eta astean behin emanen dute telebistan, YouTuben eta Facebooken.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.