Nafarroako Gobernuak, Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, AtlanticOnBike proiektu europarraren azken mintegian parte hartu zuen atzo. Foru Komunitatea estatuko zein nazioarteko zikloturismorako lehentasunezko helmuga gisa kokatzeko eta Nafarroak EuroVelo1 eta EuroVelo3 Europako bizikleta-ibilbide handien sarrera-ate gisa duen eginkizuna nabarmendu zuten mintegi horretan.
Nafarroako Gobernua partaide den AtlanticOnBike proiektu europarrak EuroVelo1 ibilbidea sustatu eta garatu nahi du helburu turistiko gisa. Ibilbide honek Norvegiako iparraldea eta Portugal lotzen ditu bizikletendako 11.000 kilometrotan, tartean Nafarroatik igaroz. Nafarroan Bidasoko Bide Berdetik sartzen da ibilbidea, Beratik Donezteberaino, eta, ondotik, Irurtzun, Iruñea, eta Lizarraraino segitzen du. Bizikletaz egiteko ibilbide hau turismo jasangarria eta iraunkorra garatzeko funtsezkoa dela iritzi diote Turismoko agintariek.