Nafarroako Gobernuak landa-merkataritza sustatzeko hogei pertsona trebatuko ditu ekintzailetza eta dinamizazio teknikari gisa

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 28a, 19:00

Eskualdean hainbat herritan ospatzen dira nekazal produktuen merkatuak. Argazkian 2019ko Arantzako baserritar eguneko azoka.

CEIN zentroak 290 orduko prestakuntza teoriko-praktiko egitaraua eskainiko du, baita sei hilabetez ordaindutako praktikak egiteko aukera ere.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, CEINen bitartez, landa-merkataritzaren dinamizazioan eta ekintzailetzan espezializatutako teknikariak prestatzeko ikastaroa abian jarri du. Ikastaroa azaroaren 16an hasiko da, eta hiru fasetan banatuko da. Interesatuek eskabidea azaroaren 10a baino lehen egin beharko dute.

Programa honen helburua landa eremuari laguntza ematea da, negozio berriak abian jarri eta daudenak sustatzeko aholkulari izan daitezkeen pertsonak gaituz. Ikastaroa, Hurbileko Txikizkako Merkataritza Sustatzeko 2018-2020 Planaren zatia da eta batez ere, unibertsitateko edo Lanbide Heziketako goi-mailako ikasleei zuzenduta dago. Zehazki arlo hauetan: Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa, Marketina eta Publizitatea, Salmenten Kudeaketa, Nazioarteko Merkataritza edo Logistika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun