Osasun etxeak zaintzeko eskatuz elkarretaratzeak eginen dituzte bihar eskualdeko hainbat osasun etxetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 27a, 16:00

Nafarroako Osasun Plataformak deituta, asteazkenetan lehen arretaren aldeko elkarretaratzeak egiten ari dira Nafarroako hainbat osasun zentrotan, baita eskualdean ere. Hala nola, Lesakako, Leitzako eta Arizkungo osasun etxeen aitzinean elkarretaratzeak eginen dituzte.

Joan den urriaren 7az geroztik, asteazkenero, lehen mailako osasun arreta babesteko eskatuz eta eredua aldatzeko eskatuz elkarretaratzeak egiten dituzte, eta bide beretik eginen dute biharkoa:

  • Bortzirietako elkarretaratzea Lesakan, 10:00etan osasun zentroen aitzinean.
  • Leitzan, 11:00etan, osasun etxearen aitzinean.
  • Arizkunen, 11:30ean, osasun etxearen aitzinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun