Arte eszenikoak eta musikalak ekoizteko 14 enpresa eta profesional lagunduko ditu Kultura Departamentuak 292.000 eurorekin

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 29a, 15:00

Led Silhouettek 14.000 euroko dirulaguntza hartuko du.

ARTEMPRO 2020 izeneko laguntza hauen helburua kalitatezko eskaintza artistikoa, askotarikoa, berritzailea eta jendearentzat interesgarria izatea da. Aitzineko urtearekin alderatuta, laguntza horietarako diru kopurua %25 inguru igo da oraingoan. Onuradun izan diren 14 enpresa horietako bat gure lurraldekoa da: Led Silhouette SL, 14.000 euroko dirulaguntzarekin.

Nafarroan sortu eta/edo estreinatuko diren arte eszenikoak eta ikuskizunak sortzeko proiektuak lagunduko dira. Proiektu horiek 2020an edo 2021eko lehen hiruhilekoan estreinatu ahalko dira, martxoaren 31 arte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun