Ipar Euskal Herrian etxeratze agindua emanen dutela iragarri dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 22a, 17:21
Ortziraletik aitzinera komertzioak itxiko dituzte Ipar Euskal Herrian.

Ortzirale gauerditik aitzinera herritarrak 21:00etarako etxeratu beharko dira eta komertzioak ere ordu horretarako itxi beharko dituzte. Debekua gutxienez sei astez indarrean egonen da.

Frantziako lehen ministroak, Jean Castexek, iragarritakoaren arabera, Ipar Euskal Herrian etxeratzeko agindua emanen dute ortzirale gauerditik aitzinera. Herritarrak 21:00etarako etxeratu beharko dira eta 06:00 arte iraunen du debekuak. Castexen arabera, «bigarren olatua» hemen da eta egoera «larria» da.

Ortzirale gauerdian paratuko dute indarrean eta, printzipioz, sei aste iraunen du, hau da, abenduaren 4ra arte. Herritarrak 21:00etan etxera joan beharko dira eta komertzioak ere ordu horretarako itxi beharko dituzte. Tarte horretan karrikara atera ahal izateko, herritarrek ziurtagiri bat beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun